jueves, 6 de octubre de 2011

ASTEARTEA URRIAK 4

Txostenari buruz izan ditugun dudak eta zalantzak argitu ditugu gaur denon artean.Ondoren ondare kulturala zer den adostu dugu,hau da, ondare kulturalak gure iritziz zertan datzan aurreiritzen bitartez hausnartu.

Horrez gain,lanaren nondik norakoak gutxi gora behera zeintzuk izango diren zehazten hasi gara,eta gure tutorea den Alaitz Tresserrarekin kontaktuan jarri gara dauzkagun zalantzak argitu nahian: grabaketan zer azaldu behar den, lanean zer azaldu behar den, lana noizko den, zein helbururekin lan egin behar dugun,tutorearen irizpideak zeintzuk diren eta ahozko aurkezpena noiz eta nola egingo den.

Behin hau bukatuta, taldekideok norbere herrian dauden ondare kultural desberdinei buruzko bilaketa bat egitea pentsatu dugu,hurrengo egunean lanari ekiteko asmotan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario