viernes, 28 de octubre de 2011

Haizea

Kaixo!!
Orduan, geratzen zaizkigun lanak bi dira, bideoaren muntaketa egitea eta lan idatzia amaitzea, ez? Bideoaren muntakeri dagokionez, beste egunean grabatu genituen bideoak antolatu behar ditugu, zati batzuk moztu, azalpenak jarri, nahi badugu musika jarri... Nik noizbait egin izan dut bideoren bat Movie Maker-en, beraz, badakit programa erabiltzen (+ 0 -), baina Carlosekin edo Alaitzekin hitz egitea oso ideia ona iruditzen zait, haiek guk baino askoz gehiago dakitelako. Lan idatzian fitxa guztiak batzea, galderak birpasatzea, zeozer falta den begiratzea...hau da, lanari forma ematea falta zaigu. Alaznek esan duen moduan, nik taldea bitan banatuko nuke lana aurreratzeko. Batzuk bideoa egiteaz arduratu ahal dira eta beste batzuk lan idatzia amaitzeaz. Oraindik denbora daukagu, lan modularreko astea bi aste barru delako, beraz, pentsatuko dugu taldeak zeintzuk izango diren eta hori, baina modulu laneko astean lana amaitzen saiatu behar gara eee!!
Ale, agur!

No hay comentarios:

Publicar un comentario