Mostrando entradas con la etiqueta urria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta urria. Mostrar todas las entradas

jueves, 6 de octubre de 2011

Urriak 5, asteazkena

   Gaurkoan, arteko klasean bideo desberdinak ikusi ditugu, grabaketarako ideiak hartzeko. Hau da, planoak, eszenak, mugimendua, etab. nola egin daitezkeen gero grabatutakoa erreala balitz bezala ikusi ahal izateko.
   Gero, gure tutorea den Alaitz Tresserrasekin bildu gara bere bulegoan, gure lanaren nondik norakoak azaltzeko, zalantzak eta galderak pertsonalki azaltzeko, bere gomendioak entzuteko, etab. Azkenik erabaki dugu, umeekin bideo bat grabatuko dugula beraien ikuspuntua zein den jakiteko eta horietatik abitzeko.


   Hurrengo egunerako, asteartean bakoitzak bere inguruko ondare kultura bilatu behar zuela geratu ginen, eta bihar osteguna, hauek aztertuko ditugu horietatik 5 bat aukeratu eta horietan zentratzeko. 

Bihar arte lagunok!

   

ASTEARTEA URRIAK 4

Txostenari buruz izan ditugun dudak eta zalantzak argitu ditugu gaur denon artean.Ondoren ondare kulturala zer den adostu dugu,hau da, ondare kulturalak gure iritziz zertan datzan aurreiritzen bitartez hausnartu.

Horrez gain,lanaren nondik norakoak gutxi gora behera zeintzuk izango diren zehazten hasi gara,eta gure tutorea den Alaitz Tresserrarekin kontaktuan jarri gara dauzkagun zalantzak argitu nahian: grabaketan zer azaldu behar den, lanean zer azaldu behar den, lana noizko den, zein helbururekin lan egin behar dugun,tutorearen irizpideak zeintzuk diren eta ahozko aurkezpena noiz eta nola egingo den.

Behin hau bukatuta, taldekideok norbere herrian dauden ondare kultural desberdinei buruzko bilaketa bat egitea pentsatu dugu,hurrengo egunean lanari ekiteko asmotan.