jueves, 6 de octubre de 2011

astelehena urriak 3

Gaur, lan modularraren lehen eguna izan denez, guztiok elkartu gara 21 kideen artean taldeak nola banatu erabakitzeko, esan digutelako 3 talde atera behar genituela. Eztabaidatu ondoren, taldeak zerrendaren arabera egitea erabaki dugu, beraz, gure taldean, Haizea Uriagereka, Jokin Uriarte, Iker Uribarren, Amaia Urizar, Alazne Urrutia, Eider Valderrey eta Sara Valencia gara.
Ondoren, talde txikitan jarri eta txostena irakurtzeari ekin diogu, gure lana nondik nora doan jakiteko.

1 comentario: